Utzidazu neure burua aurkezten…

yeray-8

 

Utzidazu neure burua aurkezten behar den bezala. Yeray Vázquez naiz, jaiotzez ameslaria, aktore eta abeslari ogibidez. Ez naiz ez izugarri itsusia, ezta harriturik uzteko bezain ederra, baina aukera askorekin.

Adina ere ez da oztopo handia. Bizarra hazten utzi eta bilatzen ari zaren gizona aurkituko duzu. Ordea, bizarra kendu eta betazpiak estali eta behar den bezalako nerabea izango duzu.

Drama eta komediaren itsasoetan zehar ibilia naiz eta, ikus dezakezun bezala, onik eta osorik jarraitzen dut. Txikitan nire pailazoarekin disfrutatu nuen eta handitan Epijodov-en zorigaitzak  sufritu nituen. Horregatik, artearen benetako bukanero naizen honek ez dio abentura berriei aurre egiteko beldurrik.

Zentzugabekeria honen ostean, niri buruz gehiago jakiteko asmoa baduzu, jar zaitez eroso eta eman ezazu paseotxo bat nire web orrialdetik, zure etxean zaude!